Euskal Encounter 34: lau egun teknologia, sormena eta kultura digitala Bizkaian bizitzeko

2026-06-15

2026ko uztailaren 23tik 26ra, Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokak Euskal Encounterren edizio berri bat hartuko du, kultura digitalari eta teknologiari buruzko estatuko topaketarik handiena.

Edizio honetan, konputazio kuantikoan eta adimen artifizialean jarriko da arreta, dagoeneko bizi dugun errealitatea eraldatzen ari diren bi teknologietan. Nola lan egiten dugun, nola sortzen dugun edo nola komunikatzen garen, horren eragina gero eta agerikoagoa da, eta aukera berriak irekitzen ditu ikasteko, esperimentatzeko eta irtenbide berriak garatzeko.

Aurten, “party” beteranoenak hogeita hamalaugarren edizioa ospatuko du, lau eguneko jardueraz, komunitatez eta konexioz beteta. Animatzen zara?

 

 

Zer da Euskal Encounter eta zer jarduera egongo dira bertan

 

Oraindik ezagutzen ez baduzu, Euskal Encounter informatikazaleak eta profesionalak biltzen dituen jendaurreko topaketa handi bat da, ezagutzak trukatzeko, proiektuak partekatzeko eta teknologiarekin zein kultura digitalarekin lotutako mota guztietako jardueretan parte hartzeko.

Fenomeno honek Europako iparraldean (Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan) laurogeiko hamarkadaren amaieran sortu ziren LAN partyetan du jatorria.

Harrezkero, Euskal Encounter erreferente bihurtu da, eta, edizioz edizio, milaka pertsona elkartzen ditu sormenaren, berrikuntzaren eta espiritu komunitarioaren inguruan.

Zifrak oso adierazgarriak dira: 4.000 ordenagailu baino gehiago sarean konektatuta, Euskaltel-ek eskeinitako 70 Gbps-ko internet konexioa eta 50.000 metro karratu baino gehiagoko jarduera BECen, etenik gabeko lau egunetan.

 

 

euskal-encounter-34-taller-unity-bedc-2.jpg

 

Euskal Encounterren 34.edizioan aurkituko duzun guztia

 

Euskal Encounterren jarduera-programak profil desberdinetara zuzendutako eremu anitzak hartzen ditu. Ekitaldi honetan honako hauek aurkituko dituzu:

Sormen digitala. Irudi digitalak, musika eta programazioa sortzeko lehiaketak, non parte-hartzaileek bakarka edo taldeka beren lanak aurkez ditzakete. Ordenagailuen aroko artea da.

Hardwarea. Modding-ari eskainitako atala. Zaletasun honek sormena eta trebezia uztartzen ditu ordenagailuak, osagaiak eta periferikoak aldatu eta pertsonalizatzeko.

Software librea. Gune propio bat kode irekiko proiektuak deskubritzeko eta laguntzeko, gaur egungo ekosistema teknologikoaren zati handi bat eusten duen funtsezko zutabea baita.

Gaming-a. Ordenagailu eta bideo-kontsolen txapelketak, zure lagunei eta gainerako parte-hartzaileei erronka bota eta zure trebeziak hainbat lehiaketatan neurtzeko.

Streaming-a. Eduki-sortzaileen topagunea: zuzeneko streaming-a, bideo-grabazioak, tailerrak eta beste sortzaile batzuekin konektatzeko jarduerak.

 

Opengune: mundu guztiarentzat irekitako teknologia

 

Partyko jarduera guzti horiez gain, Euskal Encounterrek Opengune izeneko gunea du. Sarbide libreko eremua da, bai parte-hartzaileentzat bai publiko orokorrarentzat irekia.

Uztailaren 23, 24 eta 25ean, 10:00etatik 21:00etara BECeko 5. pabilioian, hitzaldiak, tailerrak eta teknologia-sektoreko enpresen aurkezpenak eskainiko ditu doan.

Aukera ezin hobea da, teknologia, interesa duten pertsona guzti hurbiltzeko, haien ezagutza-maila edozein dela ere.

 

 

euskal-encounter-34-taller-unity-bedc.jpg

 

Bizkaia Euskaltel Digital Center, Euskal Encounterren ataria.

 

Eta Euskal Encounterrera indar berrituta iritsi nahi baduzu, zorte oneko zaude. Ekitaldiaren aurreko egunetan bertan, uztailaren 20tik 22ra, Bizkaia Euskaltel Digital Centerrek (BEDC) bideojokoen sorkuntza bootcamp bat antolatuko du Unityren bidez. Bertan, parte-hartzaileek (12 urtetik aurrera) beren bideojoko propioa hutsetik diseinatzen eta eraikitzen ikasiko dute, praktika-laneko hiru goizetan.

Osagarri ezin hobea da BECen sormen digitalaz eta bideo-jokoez gozatzen jarraitu nahi dutenentzat. Plazak mugatuak dira, beraz, zure seme edo alabaren izena eman nahi baduzu, ez pentsatu gehiegi. Inprimaki honetan egin dezakezu.

Unity tailer hau BEDCren udako programazioaren parte da (artikulu horretan xehetasunez kontatzen dizugu), eta vibe coding, bideopodcasting, 3D diseinu eta gazte-ekintzailetza udalekuak eta bootcampak ere barne hartzen ditu, besteak beste.

Eta ez hori bakarrik; datozen aste eta hilabeteetan, zentroak komunitate osoari irekitako hitzaldi eta solasaldi teknologikoak programatzen jarrukiko du; beraz, iragartzen joango garen jarduera guztiei arreta handiz jarraitzea gomendatzen dizugu.

Kultura digitala, ikaskuntza, komunitatea eta dibertsioa: hori guztia da Euskal Encounter… eta BEDC.
 

Publicaciones relacionadas

Eman izena edo apuntatu zure seme-alabak BEDC-ren udako bootcampetan. Teknologia, sormena eta dibertsio handia.

2026-06-05

Joan den maiatzaren 6an Bizkaia Euskaltel Digital Center (BEDC) inauguratu zen Bilboko Euskadi plazan.

2026-05-14

Leire Barañano Euskorporako zuzendari nagusia elkarrizketatu dugu: etorkizun digitalak eta adimen artifizialak euskaraz hitz egitea nahi duen aliantza.

2026-04-10

Zuntz optikoa instalatzeko ikastaroak (FTTH) 185 orduko hasierako fase teorikoa hartzen du "Bizkaia Euskaltel Digital Center" zentroan, eta 100 ordu gehiago zuntz optikoa instalatzeko enpresa batekin lanekoak ez diren praktika profesionalak egiteko.

2026-04-08

16 urte sare sozialetan sartzeko: legea bakarrik nahikoa ez denean

2026-03-16