Doako ikastaroa

2026-04-08

Zuntz optikoaren instalazioa (FTTH)

Helburuak

• Informazioa transmititzeko bideak ezagutzea.
• Zuntz optikoko kable motak eta horien ezaugarriak bereiztea..
• Zuntz optikoko sareen eta, zehazki, FTTH sareen funtzionamendua ulertzea.
• Etxeraino zuntz optikoko instalazio bat osatzen duten elementuak eta ekipoak instalatzea eta konfiguratzea.
• Ezarritako kalitate-irizpideak betetzen direla egiaztatzea.


Ikastaroaren deskribapena 

Zuntz optikoa instalatzeak (FTTH) 185 orduko hasierako fase teorikoa hartzen du "Bizkaia Euskaltel Digital Center" zentroan. Bertan, instalazioen konfigurazioarekin, sarea osatzen duten ekipoekin eta abarrekin lotutako edukiak emango dira. Instalazioen probak, neurketak, bat-egiteak eta simulazioak egin ahal izango dira zentralen kanpoaldean zein barruan, eta horien osagarri izango da zuntz optikoa instalatzeko enpresa batekin lanekoak ez diren praktika profesionalak egiteko beste 100 orduko etapa bat.

Prestakuntza praktikoa da nagusiki, eta parte-hartzaileak profesionalki kualifikatzera bideratuta dago, etxera arte zuntz optikoa instalatuko duen teknikari baten lanak egiteko.

Programaren hasieran, parte-hartzaileek, eskola teorikoetan erabiliko duten eskola-materialaz gain, laneko arropa eta norbera babesteko ekipamendu bat (NBE) jasoko dute, praktikak segurtasun-baldintza egokietan egin ahal izateko.

Ikasleen asegurua (istripuen eta erantzukizun zibilaren poliza) ibilbide osorako, enpresetan praktikak egiteko aldia barne.

Ordutegia goizez izango da, egunean gehienez 6 orduz..


Baldintzak 
Espainian indarrean dagoen B1 gidabaimena izatea hautaketa egiteko unean.


Irteera profesionalak 
Zuntz optikoaren instalatzaileak


Ikastaroari buruzko informazio gehiago

    Orduak    Moduluak / Unitate tematikoak                              
   10 ordu    1. modulua: Funtsezko kontzeptuak zuntz optikoan.
   15 ordu    2. modulua: Zuntz optikoa transmisio-bide gisa.
100 ordu    3. modulua: Zuntz optikoko sare motak.
   10 ordu    4. modulua: FTTH sareetako kalitate-neurriak eta -irizpideak.
   50 ordu    5. modulua: Bezeroaren etxean zuntz optikoa instalatzea (altak).
100 ordu    Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiken modulua.
Guztira 285 ordu

 

Izen-emateak

2026/04/24a arte edo plazak bete arte. 
Tokia: Bizkaia Euskaltel Digital Center. Euskadi plaza 9, Bilbo.
 

Plaza mugatuak

Plaza baieztatzeko, zurekin harremanetan jarriko gara. Gainerako izena emandakoak itxaron-zerrendan geratuko dira, eta programan sartu aurretik elkarrizketa pertsonala egingo da.

Ikasturte hasiera data: 2026ko maiatzak 11
Ikastaroaren amaiera data: 2026ko ekainak 22
Ordutegia: 9: 00etatik 15:00etara
Iraupena: Ekainaren 22ra arte
 

APUNTATU HEMEN

Publicaciones relacionadas

Leire Barañano Euskorporako zuzendari nagusia elkarrizketatu dugu: etorkizun digitalak eta adimen artifizialak euskaraz hitz egitea nahi duen aliantza.

2026-04-10

16 urte sare sozialetan sartzeko: legea bakarrik nahikoa ez denean

2026-03-16

Autismoa eta Teknologia jardunaldiak familiak, profesionalak eta erreferentziazko erakundeak bildu zituen Donostian, teknologiak —enpatiatik diseinatuta— TEA duten pertsonen autonomia, ongizatea eta inklusio digitala nola bultza ditzakeen aztertzeko.

2025-12-12

IT24 Senior 2025ek ideien laborategi bihurtu zuen Euskaltelen eraikina: 24 ordu. Bertan, talentu gazteek erakutsi zuten 5G Slicingak benetako konponbideak sortzeko eta Euskadiren etorkizunerako funtsezkoak diren erronka teknologikoei erantzuteko duen ahalmena.

2025-12-05

Euskaltel Fundazioaren egoitzak Euskorporako Bazkideen 1. Topaketa hartu du ostegun honetan, azaroaren 27an, eta topaketa honek hogei bat erakunde bildu ditu egindako aurrerapenak partekatzeko, proiektu berritzaileak ezagutzeko eta euskararen hizkuntza-teknologien etorkizunaren inguruan elkarrekin hausnartzeko.

2025-11-28