01. Identifikazioa
Titularra eta tratamenduaren arduraduna: Euskaltel Fundazioa (aurrerantzean, “Fundazioa”)
IFKa: G-95070421
Egoitza soziala: Parke Teknologikoa, 809 eraikina, 48160 Derio (Bizkaia)
Datuak babesteko ordezkaria (DBO): Erabiltzailea DBOrekin harremanetan jar daiteke, Euskaltel Fundazioaren helbidera idatziz, “DBOren bulegoa”ri zuzenduz idatzia, edo, bestela, posta elektronikoaren bidez: info@euskaltelfundazioa.eus.
02. Pribatasun-adierazpena
Fundazioak ondo daki zeinen garrantzitsua den zuretzat zure informazio pertsonala nola erabiltzen eta partekatzen dugun jakitea. Pribatutasun-politika honen helburua da zuri ulertzen laguntzea zer datu biltzen ditugun, zertarako tratatzen ditugun eta nola saiatzen garen datuok babesten. Estimatzen dizugu gugan jarritako konfiantza datuok berme egokiarekin eta gardentasun-, minimizazio, mugatze-, zorroztasun- eta konfidentzialtasun-printzipioei jarraituz trata ditzagun, bai eta araudi eta lege hauetan ezarritako betebehar eta bermeak betez ere: 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 araudia, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruz pertsona fisikoak babesteari dagokiona, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa.
03. Erabiltzailearen zer datu tratatuko ditu Euskaltel Fundazioak?
Euskaltel Fundazioak bere titulartasunpeko webguneen bidez, sare sozialetako bere profilen bidez eta datu pertsonalak tratatzen dituen beste edozein plataforma digital edo baliabide elektroniko bidez jaso daitezkeen datu pertsonalak tratatuko ditu.
Era berean, Fundazioak aukera izango du datuak modu automatizatuan biltzeko, erabiltzaileak gure webgunea bisitatzen duenean edo nabigatzen duenean, eta, kasu horretan, cookie bidez (zure nabigatzailean biltegiratutako testu-fitxategi batzuk) edo nabigazioari buruzko datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailu bidez jasoko du informazioa. Cookie horiek nola erabiltzen ditugun eta nola konfiguratu daitezkeen jakiteko, kontsultatu gure Cookie-politika.
Erabiltzaileak hirugarren batzuen datuak ematen baditu, adierazten du haien adostasuna duela, eta konpromisoa hartzen du Pribatutasun-politikan jasotako informazioa helarazteko, eta Euskaltel Fundazioa alor horretako edozein erantzukizunetatik kanpo uzteko.
Tratamendua | Helburua | Legitimazio oinarria | Tratatutako datuak | Kontserbazio epea |
---|---|---|---|---|
Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak: Webguneko erabiltzaile-erregistroa Kontsulten arreta | Erabiltzailearen erregistroa kudeatzea, beharrezkoa den kasuetan, webguneko funtzionalitate eta edukiak eskuragarri egiteko eta App Store eta Play Store bidez deskargatutako tresnetarako sarbidea emateko. Erabiltzailearen eskaerak, gorabeherak edo kontsultak kudeatu, izapidetu eta erantzutea. | Interesdunarekiko zerbitzu-harremana mantentzea eta kudeatzea. | Identifikazio- eta kontaktu-datuak, helbidea, interesdunak emandako beste datu pertsonalak edo eskaera kudeatzeko eskatutakoak. | Interesdunarekiko harremana mantentzen den bitartean eta ondoren legezko betebeharrak preskribatzeko epean. |
Kalitate-inkesten bidalketa Foro eta blogetan parte hartzea Newsletterren bidalketa Prestakuntzetan izena ematea (online eta presentziala) Ekitaldietarako gonbidapena | Foroetan parte hartzea eta Euskaltel Fundazioak antolatutako jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa jasotzea ahalbidetzea. Fundazioaren jarduerak zabaltzeko Newsletterra eta bestelako komunikazioak kudeatzea. | Webguneko formularioen bidez adierazitako interes legitimoa. | Identifikazio- eta kontaktu-datuak. | Tratamendu horren aurka ez zauden bitartean. |
Beste erakunde laguntzaile batzuei datuak komunikatzea | Zure datuak Euskaltel Fundazioarekin gizarte-proiektuetan lankidetzan aritzen diren hirugarren erakundeei jakinaraztea, haien jardun-esparruan. | Adostasuna. | Identifikazio- eta kontaktu-datuak. | Adostasuna erretiratu arte. |
Cookieak | Webguneko erabiltzaileen interakzioa ezagutzea. | Adostasuna. | Cookieen politikan zehaztutakoak. | Cookieen politikan deskribatutako epeetan. |
Tratamiento
Ez da inolaz ere hartuko erabiltzaileengan eragin juridikoa duen erabaki automatizaturik, eta jokabide-publizitateko cookieetarako adostasuna izanez gero soilik osatuko da profila. Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi Cookie-politika.
05. Zenbat denboraz tratatuko ditu Euskaltel Fundazioak erabiltzailearen datuak?
denboran tratatuko ditu erabiltzailearen datu pertsonalak, betiere gordetzeko epea mugatzeko printzipioari jarraikiz, eta erabiltzaileak datuen tratamenduari aurka egiten edo adostasuna errebokatzen duen arte.
06. Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkie erabiltzailearen datuak?
Aipatutako helburuetarako bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten, salbu eta legezko betebeharra edo errekerimendu judiziala baldin badago, non eta ez duzun adierazi zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak gure enpresa-taldeko beste enpresa batzuei jakinarazteko adostasuna.
Bestalde, zure datu pertsonaletarako sarbidea izango dute datu horien tratamendu-eragileek, hau da, beren funtzioak betetzeko datu pertsonaletan sartu behar duten zerbitzu-emaileek.
07. Erabiltzailearen ardura
Erabiltzaileak:
- Bermatzen du Euskaltel Fundazioari ematen dizkion datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Ondorio horretarako, erabiltzailea da ematen dituen datu guztien egiazkotasunaren gaineko arduraduna, eta informazioa behar bezala eguneratuko du, bere benetako egoeraren isla izan dadin.
- Ziurtatzen du ezen, hirugarrenen datuak eman baditu, dokumentu honetan jasotakoaren berri eman diela hirugarren horiei. Era berean, Euskaltel Fundazioari datuak emateko haien baimena duela ziurtatzen du.
- Onartzen du webgunearen bidez ematen dituen informazio okerren edo zehaztugabeen gaineko arduraduna izango dela, baita horrek Euskaltel Fundazioari edo hirugarrenei eragiten dizkien zuzeneko eta zeharkako kalteen gainekoa ere.
08. Eskubideak baliatzea
Zure datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, datuen tratamenduari aurka egiteko, datuen tratamendua mugatzeko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak baliatu ahal izango dituzu. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat, gaian “Datuen babesa” jarriz erreferentzia gisa, info@euskaltelfundazioa.eus helbidera, adierazi zer eskubide baliatu nahi duzun, eta erantsi zu identifikatu ahal izateko informazioa.
Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean (https://www.avpd.eus/hasiera).
Segurtasun-neurriak
berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horietan, aldaketa horiek gauzatu baino lehenago jakinaraziko dira orri honetan, behar besteko tartearekin.
Azken eguneratzea: 2025/02/7