Global Innovation Day

Berrikuntza, aurrerapenaren giltzarri

Berrikuntza eta ekintzailetza ez dira egiten dugun zerbait: garen horren parte dira. Pentsatzeko, jarduteko eta eraikitzeko dugun moduan daramagu konpromiso hori. Global Innovation Day sektore guztietako sormena eta berrikuntza ospatzeko nazioarteko ekitaldi bat da.

Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) antolatzen du ekitaldi hau. Bertan, enpresa-lider, akademiko, ekintzaile eta teknologiaren zaleak biltzen dira berrikuntzaren arloko azken joera eta aurrerapenak aztertzeko.

Hitzaldien, tailerren eta harreman-sareak lantzeko jardueren bidez, parte-hartzaileek aukera dute ezagutzak partekatzeko, inspiratzeko eta elkarlanean jarduteko etorkizuna eraldatu dezaketen proiektu berritzaileetan.

Innobasque interes publikoko elkarte pribatua da, eta 900 entitate bazkide baino gehiago biltzen ditu (ETEak, enpresa handiak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak, ikastetxeak, administrazio publikoak eta gizarte zibila).

Innobasquek berrikuntza-joerak monitorizatzen ditu; Euskadin berrikuntzak duen egoerari buruzko txostenak argitaratzen ditu, eta berrikuntza gizarteratzeko ekitaldi eta jardunaldiak antolatzen ditu. Horretaz gain, ETEei berritzen laguntzen die, baita EAEko enpresek Europako I+G+B arloan duten presentzia handitzen ere.

Euskaltel Fundazioak berrikuntzaren bidez aurrera egiten lagundu nahi du. Eta horrelako aliantzak aukera ona dira Euskadin berrikuntza bultzatzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldearen eta haren erakundeen lehiakortasuna indartzeko.

Helburuak:

Segurtasun digitala funtsezkoa da ekosistema teknologiko fidagarria eraikitzeko. Horregatik, gizarte osoari mesede egingo dion babes eta ezagutza kultura bat sustatzen ari gara.

01

Hainbat sektoretan sormena eta berrikuntza sustatzea.

02

Ideia- eta esperientzia-trukea bultzatzea parte-hartzaileen artean.

03

Enpresen, erakunde akademikoen eta zentro teknologikoen arteko lankidetza bultzatzea.

04

Maila globalean soluzio berritzaileak garatzen eta ezartzen laguntzea.

05

Euskadin berrikuntza bultzatzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldearen eta haren erakundeen lehiakortasuna bermatzeko.