01
Work in progress
Sormen digitala etiketarik gabe

Workoholics-ek sortzaileentzat antolatutako topaketa bat da Work in Progress, eta Euskadin sortzen ari den talentu digitala lokalizatzea, ikusaraztea eta konektatzea du helburu, Euskaltel Fundazioaren laguntzarekin. Etiketa tradizionalekin bat ez datozen ahots digital berriak deskubritzeko gune berezia da, non mota guztietako sortzaile digitalek tokia duten eta ideiek beren lekua aurkitzen duten.
Urtero egiten da topaketa, formatu hibridoan (presentziala eta streaming bidezkoa), eta profil ezberdinetako sortzaile digitalak biltzen ditu. Hitzaldi laburren bidez —12 minutu parte-hartzaile bakoitzeko—, prozesu errealak, ikaskuntzak, porrotak eta sorkuntza-esperimentuak partekatzen dira. Ideia asko, zirriborro izateari utzi, eta nortasun propioa duten proiektu bihurtzen dira topaketan.

Work in Progress ez da ekaldi bat soilik, eraikitzen ari den komunitate bat baizik. Sorkuntza-aniztasuna ospatzen dugu Euskadi konektatuago, adierazkorrago eta digitalago baten alde egiteko.
Helburuak
02
03
04
Publicaciones relacionadas
Eva Elkanok (2024ko Work In Progress-en hizlaria izana) argazkilaritza tailer hau eman zuen sare sozialen testuinguruan, joan den ekainaren 26an.

2025-07-02