Euskorpus

Euskarak ez du baimenik eskatzen, presentzia izatea baizik. Izan ere, dena digitalizatzen den mundu honetan, euskararen benetako erabilera —haren presentzia edo absentzia— erabakigarria izango da.

Hizkuntza guztiak dira tresnak, baina, hemen, etxea ere bada euskara: lurra hartzea eta aspirazioa. Garai berri honetan, digitalak dena zeharkatzen du —baita funtsezkoena ere—, eta hizkuntza batek mundu digitalean duen lekuak ezarriko du zer leku izango duen etorkizunean. Euskarak barnetik bilbatu gaitu belaunaldiz belaunaldi. Eta orain, mendeetan eta eraldaketetan iraun duen jarraikitasun berarekin, bidea egiten ari da hodeian ere egoteko.

Hezkuntza-ereduari esker, bide luzea egin dugu euskara normalizatzeko. Baina orain erronka ikasgeletatik haratago dago: kalean, etxean, mugikorretan, sareetan, eguneroko bizitza eraikitzen den eremuetan…

Gaur egun, gutxiengo batek baino ez du erabiltzen normaltasunez ingurune digitaletan. Aplikazioak, gehien kontsumitzen diren edukiak, gehien entzuten diren ahotsak eta abar beste hizkuntza batzuetan iristen dira. Ikasten denaren eta bizitzen denaren arteko arrakala gero eta nabariagoa da, eta erronka handia da euskara belaunaldien artean transmititzen dela bermatzeko. Eta, hala ere, aukera ere bada erronka hori. Izan ere, euskarak mundu digitalean presentzia duela bermatzea ez da eskubide kultural hutsa: herritartasun osorako baldintza ere bada, “hemen gaude” esateko modu bat, algoritmoetan, gailuetan, adimen artifizialean…

Konpromiso horren mugarrietako bat Euskorpus bultzatzea da. Proiektu berritzaile bat da, 2025eko urtarrilean abiarazi zena, lankidetza publiko-pribatuari esker, Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin eta Euskorpora elkartearen lidergoarekin. Euskorpusek balio handiko hizkuntza-baliabideak garatzen ditu euskara adimen artifizialeko eta hizkuntza naturalaren prozesamenduko sistemetan badagoela ziurtatzeko. Laguntzaile birtualek, app mugikorrek, transkripzio-sistemek eta gailu adimendunek (telefono adimendunak, tabletak edo erloju adimendunak) euskaraz ere jardungo dute.

Euskorpora euskararen teknologia digitaletarako hizkuntza-datuak sortzen eta kudeatzen diharduen elkarte bat da. Proiektu horren helburu nagusia da euskara eremu digitalean gauzatu eta integratzen dela sustatzea, eta, horretarako, baliabideak eta tresnak ematea zenbait plataforma teknologikotan erabil dadin errazteko.

Euskorporan hizkuntzalaritzako, teknologiako eta hezkuntzako zenbait adituk bat egiten dute, ingurune digitalean euskara erabiltzea sustatuko duten soluzio berritzaileak elkarlanean sortzen jarduteko.

Izan ere, hizkuntza batek denboran bere lekua aurkitzen duenean, etorkizunean lekua izatea ziurtatzen du.

Helburuak:

Garai berri honetan, digitalak dena zeharkatzen du —baita funtsezkoena ere—, eta hizkuntza batek mundu digitalean duen lekuak ezarriko du zer leku izango duen etorkizunean.

01

Euskararen teknologia digitaletarako hizkuntza-datuak sortua eta kudeatzea.

02

Zenbait plataforma teknologikotan euskararen erabilera sustatzea.

03

Hizkuntzalaritzako, teknologiako eta hezkuntzako adituen arteko elkarlana sustatzea.

04

Euskara eremu digitalean garatzen eta berritzen laguntzea.

05

Belaunaldi berriek euskara teknologian egunero erabiltzea erraztea, gure hizkuntzak iraun dezan.