01
Zer ikasi asko
Trebakuntza digitala etorkizun inklusibo baterako

Eten digitala murriztuz joan da, baina hor jarraitzen du, agian hain agerian ez bada ere. Dena —edo ia dena— egiteko aukera ematen diguten gailuak eta sarbidea ditugu, baina mundu guztiak ez du gaitasun berdina konexio horretatik balioa ateratzeko. Hesia isila da, baina mugatzailea: jolas-erabilera ekoizpen-erabileratik bereizten ditu, gure gaitasun eta aukerak handitzen dituen horretatik.
Ez da nahikoa konektatuta egotea, entretenimendua baino kontsumitzen ez badugu. Konexio horrek hazi, ikasi eta parte hartzeko aukera ematen digunean lortzen da benetako inklusio digitala. Garapen pertsonal eta profesional osoago baterako zubi bihurtzen denean.
Posizio ona dugu abiapuntu, baina oraindik bide luzea dugu egiteko. 2024an, EAEko 15 urtetik gorako biztanleen % 90ek erabiltzen zuten Internet. Bereziki itxaropentsua izan da aldaketa historikoki gizarte digitaletik kanpo zeuden kolektiboen artean (adinekoak, langabeak eta ez-aktiboak), erakutsi baitute inoiz ez dela berandu jauzia egiteko.
Hala ere, 2023an, EAE Estatuko batez bestekoaren azpitik zegoen oinarrizko konpetentzia digitalei dagokienez: % 63,4, eta Estatu osoan, berriz, % 66,2.
Euskaltel fundazioaren 'Zer ikasi asko' programaren helburua da eten digitala murriztea eta teknologiaren erabilera arduratsua sustatzea. Doako tailer eta ikastaroen bidez, adin eta testuinguru guztietako pertsonak gaitu nahi ditu beren garapen pertsonal eta profesionalerako funtsezkoak diren gaitasun digitaletan. Programa honek talde kalteberak ditu ardatz, bereziki, aro digitalean inor atzean gera ez dadin ziurtatze aldera.

Horma ikusezin hori eraisteari ekin diogu, eta zubiak eraikitzeari eten digital horien gainean. Ziurtatu nahi dugu benetan irisgarri eta baliagarriak direla aro berri honetako aukerak pertsona guztientzat. Izan ere, adina, generoa, bizilekua edo norberaren egoera ez lirateke oztopo izan behar.
Helburuak:
Apustu argia da; gure ahalegin guztiak mobilizatzen ditu: izateko gure arrazoia da. Fundazioak konpromisoa hartzen du aurrerapen horretan lagun egiteko, eta, horretarako, pertsonei konfiantzaz moldatzeko behar dituzten gaitasun digitalak emango dizkieten prestakuntza-programak hedatzeko.
02
03
04
05
06