01
Euskaltel Digital Center
Hemen gorpuzten da etorkizuna
Zentro hau ez da egoitza edo gune fisiko hutsa izango: Fundazioaren helburuaren bihotz bizia izango da. Plataforma ireki eta integratzailea, herritar guztien zerbitzura. Elkargune bat, gure ildo estrategiko guztiek leku berean bizitza hartzeko, anbizio bera dutela: Euskadi inklusiboago, prestatuago eta konektatuagoa eraikitzea.
Euskaltel Digital Center ikaskuntzako, berrikuntzako eta ahalduntzeko ekosistema bizia izango da, belaunaldiarteko ingurune bat, non adin, errealitate eta testuinguru guztietako pertsonak arituko baitira elkarrekin. Inor kanpoan geratuko ez den leku bat. Horregatik, prestakuntza-programen aukera zabala eskainiko du, profil, premia eta bizitzako une desberdinetara egokituak.
Euskaltel Digital Center aukeren itsasargi bihurtzea nahi dugu, irisgarritasunaren, berrikuntzaren eta ekitate digitalaren erreferentzia. Denek —adina, jatorria edo egoera edozein izanik ere— mundu digital berrian beren lekua aurkitzeko gune bat.
Helburuak:
02
03
04
05