Euskal Encounter

Konektatzeko party teknologikoaren fenomenoa kable-kontu bat baino askoz gehiago da

Teknologia ez da beti ikasgelan aurkitzen. Batzuetan, bat-batean, zerbait komunaren parte sentitzen diren ezezagunen artean partekatutako pantaila, elkarrizketa edo joko batean aurkitzen da. Horixe lortu genuen gure party teknologikoak antolatzean: berrikuntza hurbileko esperientzia bizi eta parte-hartzaile bihurtzea.

Ospakizun horiek —benetako jai digitalak— milaka pertsona biltzen dituzte berotasun kolektiboak, grina partekatua eta ikaskuntza horizontalak bat egiten duten esperientzia paregabe batean.

Bultzatzen ditugun partyak, konektibitatea ez ezik, hierarkiarik gabe sortu, ikasi eta partekatzeko aukera ere ospatzen dute. Programatzaile gazteak, gamerak, jakin-mina dutenak, sortzaile digitalak, garatzaileak, ikasleak… denek daukate beren lekua.

Jaia baino gehiago da mugimendu hori. Adierazpena da, komunitatea, kultura, identitatea… Izan ere, batzuetan, berrikuntza emozioz piztea da hura hurbiltzeko modurik ahaltsuena.

Teknologiarekiko grinak milaka pertsona batzeko ahalmena du, konexio soil bat komunitate indartsu bihurtzeko ahalmena, ezagutza berrikuntza-ikuskizun bihurtzeko ahalmena. Bidaia digital honetan, ekitaldi gutxik izan dute Euskal Encounterrek adinako distira, hitzordu hori harago zabaldu baita eta mundu teknologikoaren erreferente bihurtu baita.

Euskal Encounterren helburuetako bat da teknologiari buruzko ezagutzarik aurreratuena partekatzea, hainbat arlotakoa, hala nola adimen artifiziala, zibersegurtasuna, Gauzen Internet, machine learninga, kode irekiko softwarea eta konputazio kuantikoa. Eta, horretaz gain, ezagutza berria sortzeko sareak eratu eta gorabidean dauden teknologiak publiko guztietara hurbildu nahi ditu. Halaber, egungo erronketarako soluzio teknologikoak diseinatu nahi ditu, STEM arloko bokazio-harrobia sortu eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren bidez aurre egin etorkizuneko erronkei. 

Euskal Ecounterrak eboluzionatu egin du, eta Europako party teknologiko handienetako eta garrantzitsuenetako bat bihurtu da, sormenak, talentuak eta ikaskuntzak bat egiten duten ekosistema bat.

Helburuak:

Teknologiak ahalmena du bizitzak eraldatzeko eta komunitateak batzeko. Horregatik, Euskaltel Fundazioak konpromisoa hartzen du berrikuntzarako irispidea demokratizatzen duten eta elkarlaneko ikaskuntza sustatzen duten ekitaldiak bultzatzeko.

01

Teknologiari buruzko ezagutzarik aurreratuena partekatzea (AA, zibersegurtasuna, Gauzen Internet, ikasketa automatikoa, OSS, konputazio kuantikoa…).

02

Ezagutza berria sortzeko sareak eratzea.

03

Belaunaldi berrientzako funtsezko teknologia.

04

Egungo erronketarako soluzio teknologikoak diseinatzea.

05

Gorabidean dauden teknologiak publiko guztietara hurbiltzea.

06

STEM arloko bokazio-harrobia sortzea.

07

Etorkizuneko erronkei aurre egitea ekintzailetzaren eta berrikuntzaren bidez.

08

Teknologia demokratizatzea.