Section background

Inklusioa, enplegua eta berrikuntza

Hasi ginenetik bertatik sinetsi dugu eraldaketa digitalak inklusiboa izan behar duela, inor atzean utzi gabe. Horregatik, gure konpromiso nagusietako bat izan da eten digitalak murriztea, bereziki adineko pertsonei eragiten dietenak.

Teknologiak txoko guztietara iristen denean du zentzua . Inor atzean uzten ez duenean. Ez duenean eskatzen parte hartzekotan dena jakitea, dena edukitzea, azkar mugitzea edo argi ikustea. Benetako berrikuntza neurtzeko, bizitzaren dibertsitatea barne hartzeko duen gaitasuna ere neurtu behar da.

Inor atzean ez uztea

Izan ere, 5Grantz, 6Grantz, adimen artifizialerantz edo gauzen internetarantz ziztu bizian doan mundu honetan, ezin dugu ahaztu funtsezkoa: inor ez dadila atzean geratu.

Beste behin ere, gaitasun teknologikoa izango da langa («pasatzen da - ez da pasatzen») bai enpresentzat eta bai herritarrentzat. Guztiaren abiadura handitzen denean, pertsona batzuek erritmoa galtzeko arriskua ere handitzen da. Arrakala digitala —teknologiaz balia daitezkeenak eta oraindik erabat baliatu ezin direnak bereizten dituen distantzia— formaz aldatu da, baina ez da desagertu. Gaur egun bestelako aurpegi batzuk ditu: parekotasunik eza bistaratzen digu generoa, adina, hezkuntza-maila, egoera sozioekonomikoa edo desgaitasuna direla eta. Dagoeneko ez da nahikoa Interneterako sarbidea edo gailu bat izatea. Benetako apustua erabileran dago: konektibitatea aukera bihurtzean. Jakin behar da konexioak zertarako balio duen, autonomiaz nola erabili, nola jarri ikaskuntzaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren, enpleguaren eta eguneroko bizitzaren zerbitzura.

Konexioa izatea ez da estaldura edo gailu bat izatea soilik. Bizitza digitalean benetan parte-hartzea da konexioa. Eta hori berdintasuna beti hasi den tokian hasten da: sarbidea izatean, konfiantzan eta teknologiak eskaintzen duena aprobetxatzeko gaitasunean. Arrakala digitala murriztea ez da soilik helburu teknologiko bat: erabaki guztiz soziala da.

Arrakala digitala murriztuz joan da, baina hor jarraitzen du, agian ez hain modu agerikoan. Baditugu gailuak eta sarbideak dena —edo ia dena— egiteko aukera ematen digutenak, baina mundu guztia ez da gai konexio horri balioa ateratzeko. Hesia isila da, baina mugatzailea:
uste sendo horrek gidatu du gure lana hasieratik. Eta aurreratzen jarraitzen dugu, teknologia ez baita pribilegio bat, eskubide bat baizik.

01

Prestakuntza-programa espezifikoak eskaintzen ditugu adinekoen inklusio digitala eta pertsona zaurgarrien enplegagarritasuna hobetzeko.

02

Ekitaldiak antolatzen ditugu eta haietan parte hartzen dugu teknologiaren bidez ezagutzak, joerak, ideiak eta balioak partekatzeko.

03

Berrikuntza eta Ekintzailetza Jardunaldiak sustatzen ditugu, zeinetan erronka teknologikoetarako soluzioak aztertzen baitira.

04

Berrikuntza eta soluzio teknologikoen ikerketa sustatzen duten erakundeekin lan egiten dugu, gure enpresen garapena eta lehiakortasuna bultzatuz.

Euskaltel Fundazioan konpromisoa hartzen dugu informazioaren gizarterako sarbide globala bermatzeko, eten digitala murrizteko, inklusioa sustatzeko eta gure lurraldearen berrikuntza bultzatzeko.

Gure proiektuak

Euskaltel Digital Center

Hemen gorpuzten da etorkizuna

EuskalHack Security Congress

Konektatzen gaituena babestea

Global Innovation Day

Berrikuntza, aurrerapenaren giltzarri

Euskal Encounter

Konektatzeko party teknologikoaren fenomenoa kable-kontu bat baino askoz gehiago da

Zer ikasi asko

Trebakuntza digitala etorkizun inklusibo baterako