01
Inspiring Women Leaders
Emakumeak aldaketaren buru

Gero eta emakume gehiagok betetzen dituzte funtsezko postuak enpresa teknologikoetan: beren proiektuen buru dira, soluzio digital berritzaileak sortzen dituzte, eta denbora luzez ikusezin baina errealak izan ziren sabaiak hausten dituzte.
Genero-arrakalek bere horretan diraute zientzian, ingeniaritzan, negozioetan eta berrikuntzan. Kopuruetan, erabakitzeko guneetan, imajinarioetan eta abarretan ikusten dugu. Baina zerbait indartsuagoa ere ikusten dugu: aldaketa abian da.
Bistan dira emaitzak, eta itxaropentsuak dira. Eta agerian geratzen da hori, besteak beste, Inspiring Women Leaders jardunaldietan. Emakume liderrek askotariko arloetan duten eragina aitortu eta ospatzeko antolatu den ekitaldia da.
Bertan, zenbait sektoretako (negozioak, teknologia, zientzia, artea…) eragin handiko emakumeak biltzen dira, beren esperientzia, erronka eta lorpenak partekatzeko. Hitzaldi, eztabaida-panel eta networking-jardueren bidez, Inspiring Women Leaders jardunaldiak plataforma bat eskaintzen du emakumezko liderren hurrengo belaunaldia inspiratu eta ahalduntzeko.

Badakigu berdintasuna ez dela berez gertatzen. Aitzitik, hura eraiki eta zabaldu beharra dago, eta eutsi egin behar zaio. Horregatik, espazioak sortzen jarraitzen dugu neskatoek mugarik gabe amets egiteko, neskek beren ahotsa aurkitzeko, eta emakumeak baimenik eskatu gabe lider izan daitezen.
Helburuak:

02
03
04