01
ApplAI
ApplAI: Adimen Artifizial irisgarria

Adimen artifiziala joko-arauak aldatzen ari da gure bizitzako esparru guztietan.
Olatu berri honetan, teknologia oso ahaltsu bat garatzen ari da, baina ez da nahikoa: denontzat ulergarria eta irisgarria ere behar du izan. Bestela, aldeak handitzeko baino ez du balioko, eta hori ez da aurrerapena: bazterketa da.
Teknologia ez da neutroa: ateak ireki ditzake edo, aitzitik, hesiak altxatu. Eta gure esku dago erabakitzea zer egiten duen. Adimen artifizialaren aro berri honetan, benetako erronka ezagutza da, eta ezagutza hori nola gerturatu pertsona guztiengana, txoko guztietara.
Adimen artifiziala gorabidean dagoen teknologia baino areago da: bizi garen, lan egiten dugun, ikasten dugun eta harremanak izaten ditugun modua isilka eraldatzen ari den indarra da.
Euskadin, abian da aldaketa hori. Horren froga, ekosistema bizi-bizi baten datuak: :
- 7.500 profesionalek baino gehiagok dute lotura AArekin
- 400 erabilera-kasu baino gehiago identifikatu dira.
- Haren garapenarekin konprometitutako ikerketa-zentroen, enpresen eta unibertsitateen sare bat dago.
Horregatik, soluzio erabilgarri eta etikoak garatzen dihardugu elkarlanean zenbait entitaterekin. Haietako bat da Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa (BAIC). Harekin, ekimen batzuk antolatu ditugu, hala nola ApplAI biltzarra: enpresek, ikerketa-zentroek eta eragile digitalek jakintzak eta erronkak partekatzeko espazio bat..

Enpleguaren eta lehiakortasunaren eragile izan daitekeen trantsizio baten atarian gaude. Eta Euskaltel Fundazioak lagundu nahi du teknologia hori sektore tradizionaletara hurbiltzeko proiektuak sustatuz, eta teknologia hori industrian, zerbitzuetan, ekintzailetzan eta beste esparru batzuetan aplikatzea bultzatuz.
Helburuak:
Gure ustez, adimen artifizialak indar inklusibo eta eraldatzailea izan behar du, aukerak sortzeko eta pertsona guztien bizitza hobetzeko gai. Horregatik, Euskaltel Fundazioak konpromisoa hartzen du haren garapen etiko eta eskuragarria bultzatzeko.
02
03