01

Ezagutu Fundazioa, haren xedea eta hura posible egiten duen taldea.
Gizarte ekitatibo, inklusibo eta jasangarriago bat sustatzeko asmoz egiten du lan Euskaltel Fundazioak. Ikuspegi horrekin, oinarrizko hiru ardatzetara bideratzen diren ekimenak garatzen ditugu: Berrikuntza teknologikoa, Inklusio digitala, eta Kultura eta teknologia. Haien bitartez, aurrerabide soziala eta ekonomikoa lortzen dira.
Xedea
Garapen teknologikoa, inklusio digitala eta informaziorako irispidea bultzatzeko konpromisoarekin egiten du lan Euskaltel Fundazioak, hiru helburu hauen bitartez:
02
03
25 urteko konpromisoa Euskadirekin
2000. urtean, Euskadi eraldaketa digital betean zegoela, Euskaltel Fundazioa sortu zen, jomuga argi batekin: teknologia pertsonengana hurbiltzea eta etorkizun konektatuagoa eraikitzea. Lehen egunetik, geure gain hartu genuen digitalizazioa, berrikuntza, berdintasuna eta inklusioa sustatzeko erronka, eta zubiak eraiki genituen gizartearen, enpresen eta erakundeen artean. Aurrerabidea helburu, Euskaltel Fundazioa nahi indibidual asko batzearen emaitza da. Batera, indartsuagoak egin ziren nahi horiek, eta lorpen bihurtu ziren ezagutzaren eta konektagarritasunaren bitartez bizitzak eraldatzeko. 25 urte geroago, gure konpromisoak bizirik dirau.
Patronatua eta taldea
Karguak eta patronatua
Equipo
Gardentasuna
Fundazio gisa ditugun funtsezko euskarrietako bat da gardentasuna, eta egunero lanean hartzen dugun konpromisoa zehazten du. Deskargatu PDF dokumentuak; gure jarduerari buruzko informazio xehatua ikusi ahal izango duzu.
Fundazioari buruz
Auditoretza-txostenak eta urteko kontuak
Jarduketa-planak